Azkoitiko PSE-EEk alkateari eskatu dio hondakinak biltzeko sistema mistoa kendu dezala

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko uzt. 24a, 12:59

Azkoitiko PSE-EEk bat egin nahi du Atez Atearen Kontrako Plataformako kideak aurreko astean Javier Zubizarreta alkateari egindako eskakizunarekin, eta sistema mistoa kentzeko izapideak has ditzala eskatu dio. Gaztelaniaz soilik banatutako prentsa oharrean dio, herritarrek "garbi" utzi dutela edukiontziz soilik birziklatzeko nahia. Miguel Reimundez PSE-EEko Azkoitiko zinegotziak "kosturik gabeko" aldaketa izatea eskatzen dio EAJren udal gobernuari. Era berean, organikoa batuko lukeen bosgarren edukiontzia txip bidez jasotzea eskatzen du Raimundezek eta "askotan" erabiltzen duten herritarrak ordainagirietan sarituak izatea. Amaitzeko, azken lau urteetan burututako "borroka baketsu nahiz eredugarriagatik" zoriondu nahi du Reimundezek Atez Atearen Kontrako Plataforma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide