AEK-ren bulegoa, atzo, hirugarrengoz erasotu ostean
Azkoitiko EH Bilduk "gogor" salatu du pasa den asteburuan AEK-ren bulegoan izandako lapurreta eta "elkartasuna" eta "babes osoa" eskeini dio AEK-ren lan talde osoari. "Herrigintzatik euskararen berreskurapenean eta Euskal Herriaren euskalduntzearen alde AEK-k egiten duen lan handia goraipatu nahi dugu", dio koalizioak.
Pasa den asteburukoa euskara erakundearen bulegoan lapurreta egiten duten hirugarren aldia da. 2012ko irailean sartu ziren aurrenekoz eta, orduan ere, ordenagailu eramangarria lapurtu zuten. Pasa den martxoan sartu ziren bigarrengoz, eta 300 euro lapurtu zituzten dirutan. Kolpe gogorra izan zen AEK-rentzat, urtarriletik martxora bitartean saldutako Korrika-ko arroparekin bildutako diru guztia lapurtu baitzieten.
Lapurreta hauen aurrean Azkoitiko Kultur Etxean "kontrol handiagoa" egotea eta "neurriak harzea" eskatzen du AEK-k. Izan ere, euskaltegiaz gain beste hainbat taldek dute bulegoa bertan.