Lanak bete beharreko oinarriak honako hauek dira: bi edo bost minutu arteko iraupena izan eta formatu digitalean eginda egotea -DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatua izatea-. 16 urtetik gorakoek har dezake parte lehiaketan eta lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute. Abuztuaren 11 da obrak aurkezteko azken eguna eta
Azkoitiko udaletxeko Kultura Sailean entregatu behar dira.
Epaimahaiari dagokionez, zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusia duten pertsonek eratuko dute.
Lau laburmetrai baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik izango. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 100 euroko dieta izango dute, gehienez 15 laburmetrai izanik.
Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.
Andramaixetako Film Laburren Lehiaketaren proiekzioa abuztuaren 15ean, 22:30ean izango da.