Luis Arregik botako du Andramaixetako txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Luis Arregi Aramendi (Azkoitiko Udala) Luis Arregi Aramendi Izpizu-k (Azkoitia, 1947) botako du aurtengo Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen boluntario lan etengabea eskertu nahi dio Azkoitiko Udalak. Arregi ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina ekimen honetaz gain, Caritas, San Jose Egoitza, etxez-etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk. Udalak herritarren izenean aitortu nahi dio Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide