Giro ona izan da Azkoitiko II. Duatloi herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

69 lagunek parte hartu zuten Azkoitiko II. Duatloi Herrikoian. Herriko triatloi Taldeak antolatuta, bederatzi kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek: bi kilometro korrika, sei bizikletan eta azken kilometroa berriz ere korrika. Giro onean igaro zen Ixaka Oñederrak irabazitako lasterketa; emakumeen artean, berriz, Lierni Altunak amaitu zuen aurreneko postuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide