Ariel Rot musikari argentinarrak kontzertua eskeiniko du Azkoitiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ariel Rot musikari argentinarrak Azkoitiko plazan joko du bihar, larunbata. Aurretik, gaueko 23:00etan, Shinova talde bizkaitarrak eskeiniko du kontzertua. Ariel Rot Buenos Airesen (Argentina) jaio zen 1960n eta goizo murgildu zen musika munduan. Tequila eta Los Rodriguez taldeko kide izan zen. Bere kanturik ospetsuenen artean daude, besteak beste, Sin saber que decir, Baile de ilusiones edota Cenizas en el aire.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide