Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Klarako bizilagunek eta Udalak bidegorriari buruzko bigarren parte-hartze bilera egingo dute, datorren asteazkenean, hilaren 22an, Elkarguneako Oteiza aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Auzotik igaroko den bidegorriaren inguruko informazioa eman, bizilagunen ekarpenak jaso eta etorkizunean egongo diren trafiko aldaketen inguruan hitz egiteko bigarren parte-hartze bilera izango da. Aurreko asteazkenean egin zuten lehenengo topaketa eta, udalak jakinarazi duenez, 50 lagun inguru elkartu zen gaiari buruz hausnartzeko.