Kontrolik gabeko hondakindegien kontra egingo duela dio Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udaleko Hirigintza Sailak herritarrei gogorarazi nahi die "zaborrak eta obretako hondakinak ezin direla bota edozein tokian", eta "guztiz debekatuta" dagoela landa eremuan kontrolik gabe uztea. Webgunean jasotzen denez, badira "baserri inguruetan hondakinak pilatuta uzteko ohitura txarra duten herritarrak". Hori dela eta, ohartarazi nahi dute hala jokatzen dutenen kontrako neurri "zentzagarriak" hartuko direla.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide