Baratze ekologikoetarako bigarren deialdiko zozketa eta ikastaroak aste honetan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Altamirako baratze ekologikoak (Azkoitiko Udala) Altamirako baratze ekologikoetako bat eskuratzeko bigarren deialdian izena eman zutenek bi hitzordu dituzte datozen egunetarako. Batetik, lursaila esleitzeko zozketa publikoa egingo da datorren ostiralean (uztailak 17), 12:30ean Elkarguneko Oteiza gelan. Bestalde, baratzezaintza ekologikoko ikastaro teorikoa eta praktikoa ere egin beharko dituzte: Ikastaro teorikoa (elebitan): uztailaren 18an (larunbata), 09:00etatik 11:00etara, Elkarguneko Oteiza gelan. Ikastaro praktikoa (elebitan): uztailaren 18an (larunbata), 11:00etatik 14:00etara, Baratza parkean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide