EH Bilduk ez du gaur herri batzarrik egingo, Ines Kintelaren heriotza dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko uzt. 13a, 17:49

Gaur arratsaldeko 19:00etan herri batzar irekia egitekoa zen Azkoitiko EH Bildu, baina bertan bera gelditu da batzarra, Ines Kintelaren heriotza dela eta

Ines Kintela, artxiboko irudi batean (Hitza) Gaur arratsaldeko 19:00etan herri batzar irekia egitekoa zen Azkoitiko EH Bildu Elkargunean, baina Ines Kintelaren, Koldo Olalde iheslariaren amaren, heritzaren aurrean ekitaldia bertan bera uztea erabaki du koalizioak. Era berean, Sare mugimenduak goizean egin bezala, bere dolumina agertu nahi du EH Bilduk. "Bizi guztian Azkoitia berri baten aldeko ameslari eta borrokalari eredugarri bat joan zaigu gaurkoan", dio oharrean. Koalizioak Kintelaren familia eta lagunei "besarkada estua" adierazi  nahi die une "latz haetan". "Ines, iritsiko da eguna, ordura arte!", dio oharrak amaieran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide