Azkoitiko Udalak bilera deialdia egin die Santa Klara auzoko bizilagunei bidegorriaren inguruko xehetasunak emateko eta horrek eragingo lituzkeen trafiko aldaketak azaltzeko, euren iritzia ezagutu eta mahaigaineratu daitezkeen ekarpen edo iradukizunak jasotzeko asmoz.
Asteazkenean izango da hitzordua, hilaren 15ean, Elkarguneako Oteiza aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Santa Klara kalea eta Ugarteigarango igerilekuak lotuko dituen bidegorria eraikitzeak esan nahi du errepide hori norabide bakarrekoa bihurtuko litzatekeela estuegia delako. Azpeititik datorren trafikoa Santa Kutz parean ezkerrerantz desbideratu eta Azkotiko erdigunera Julio Urkixotik sartuko litzateke.
Udaleko arduradunek duten planteamendua azalduko diete auzokideei guztien artean gaia jorratu eta beste aukerarik egon daitekeen ikusteko.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide