Ines Kintela hil da, Koldo Olalde iheslari azkoitiarraren ama

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko uzt. 13a, 11:55

Azkoitiko Sarek bere samina agertu du Ines Kintelaren, Koldo Olalde iheslariaren amaren, heritzaren aurrean. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak "doluminik sentikorrena" adierazi nahi die senide eta lagunei, eta "bereziki Kinttela iheslariari". "Emakume handi bat galdu dugu; giza eskubideekin, konponbidearekin eta bakearekin erabat konprometitutako emakumea", dio Sarek prentsa oharrean.

Iazko abenduaren 20n, Sare mungimenduaren aurkezpenean egindako adierazpenak ekarri nahi ditu gogora Sarek. Jose Ramon Lete Alberdi Traki presoaren ama du ondoan duela. Era berean, Ines Kintelaren "ametsa" errealitate bihurtzeko lanean jarraituko duela dio.

https://youtu.be/9OFwLRUj-A8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide