Urbanue autobus zerbitzuan hainbat aldaketa izango da udan, bai ordutegian baita geltokietan ere. Astelehenetik aurrera izango da eta irailaren 4a bitartean iraungo du
. Ugarteigaran igerilekuetarako zerbitzuak handitzeko helburuarekin jarriko ditu indarrean aldaketa hauek udalak.
Informazio zabalagoa hemen ikus daiteke.
Ordutegiari dagokionez, goizeko 07:30etik 08:30era ez da zerbitzurik izango. Urbanue goizeko 08:30ean hasiko da martxan Ipintzatik, ohiko ibilbidearekin. Arratsaldean, berriz, 15:30ean hasiko da zerbitzua, Ipintzan, eta 15:45ean iritsiko da igerilekuetara. Bestalde, liburutegiko geltokitik 16:00etan abiatuko da, Ugarteigaranera 16:20an iristeko. 16:30etik bukatu arte, ohiko ordutegia mantenduko da.
Ibilbideari dagokionez, hauek dira aldaketak:
- 2. Biran, Klara Doneako geltokia kenduko da.
- 3. Biran, Insausti parkeko geltokia kenduko da, eta San Martin kaletik Altzibartxo aldera luzatuko da zerbitzua.