Enpresetan euskara planak sustatzeko diru-laguntzak jarri ditu martxan Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko uzt. 8a, 18:23

Azkoitiko Udalak herriko enpresetan euskara planak bultzatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu aurten ere, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Euskara plana martxan jartzea erabakitzen duten herriko enpresek 2.000 eurora arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute.  Eskariak egiteko epea uztailaren 15era arte dago zabalik. Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, udaletxeko euskara zerbitzuetara jo edo 943-85 71 75 telefonora deitu dezakete horretarako. Diru-laguntzen informazio osoa, berriz, hemen lortu daiteke: oinarriak eta eskaera orriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide