Gorrixen egune ospatu dute bihar, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko uzt. 3a, 12:54

Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldearen omenez, Gorrixen Egune ospatuko dute bihar herrian, eta Azkoitiko Tabernarien Elkarteak dei egin du, herritarrak gorriz jantzita ateratzeko, hala, jantzita daudenek eskaintza bereziak jasoko dituztelako herriko tabernetan. Gainerakoan, ohiko egitaraua izango da egunean zehar. Eguerdiko 12:00etan, meza izango da Parrokian. Jarraian, 14:00etan, Anaitasunako talde osoa elkartuta, bazkaria egingo dute Joseba jatetxean. Talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu direnak saritzeko aprobetxatuko dute gero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide