Andramari jaietako egitaraua osatzeko parte-hartze bilera antolatu du Udaleko festa batzordeak. Asteartean izango da hitzordua, uztailaren 7an, Elkarguneko Oteiza aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Udalak herritarren proposamenak eta iradokizunak bildu nahi ditu, hala, aurtengo festetako egitaraua antolatzeko.
Bileran parte hartzeko aukera ez duenak, honako helbide elektronikora bidali ditzake proposamenak: kultu@azkoitia.net. Horretaz gain, kultura teknikariekin edo zinegotziekin harremanetan jar zaiteke.