Madariagako San Isidro jaietako zozketaren sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko eka. 24a, 11:29

Azkoitiko Madariaga auzoko sanisidroetako zozketak badu dagoeneko irabazlea. Marixa Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez, Larraskada Berri baserriko Iokine Uranga Larrea da zozketa honen irabazlea. Aurreneko zenbakia agertu ez denez, bigarren zenbakiak eraman du saria, 02202 zenbakiarekin. Irabazleak berak hautatutako bainuetxe batean asteburu batez gozatzeko aukera izango du. Saria bi lagunentzako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide