Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko irakurle taldeak ikasturte honetako azken saioa egingo du gaur arratsaldean. Oraingo honetan hizpide izango duten liburua Unai Elorriagaren Iazko hezurrak (Susa, 2014) nobela izango da, maiatzean ezin izan baitzuten aztertu. Beti bezala, Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegiaren azken solairuan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.