Iraurgi Saskibaloiko Zurt Taberna ISB taldeak piztuko du bihar San Juan bezperako sua Azkoitiko Balda plazan. 22:00etan izango da hitzordua. Lorpen handiak izan ditu nesken saski taldeak denboraldian zehar, izan ere, LF-2 mailara igotzea lortu zuten
maiatzean.
Hiru azkoitiar daude taldean: Intza Lizarazu, Maite Lizarazu eta Aitziber Besga. Udaleko ordezkariekin batera piztuko dute sua bihar. Bertan izango dira baita ere, Sahatsa Dantza taldea, Iraurgi Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Banda.