Kontserben lanketen inguruko ikastaroa eta sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia antolatu ditu Oreka Bioelkarteak. Ikastaroari dagokionez ekainaren 29an eta 30ean izango da, Azkoitiko Elkargunean. Errezilgo azokako emakumeak izango dira bertan eta kontserben lanketari buruz arituko dira, hala nola, irasagarrak, marmelada edota atuna nola kontserban jarri erakusteko. Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Oreka Bioelkartean bertan edo 943 02 62 31 telefonoan egin daiteke.
Sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia berriz uztailaren 4an izango da, larunbata, 9:30eatik 12:30era. Beharrezkoa da ekainaren 27a baino lehen izena ematea.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide