Atera dira Bai Euskarari zozketaren zenbaki irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko eka. 19a, 12:27

0835 (FK kopistegia), 1875 (Koxka kafetegia) eta 3106 (Itziar arrandegia) dira sarituak

Bai Euskarariren zozketa (Azkoitiko Udala) Bai Euskarari egitasmoaren barruan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa egin du Udalak gaur. Hauek dira zenbaki sarituak: 1- 0835 (FK kopistegia) 2- 1875 (Koxka kafetegia) 3- 3106 (Itziar arrandegia) Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira: 1- 1839 (Koxka kafetegia) 2- 3053 (Itziar arrandegia) 3- 2989 (Traki harategia) Epea 15 egunetakoa da, eta beraz, uztailaren 3rako saridunak azaltzen ez badira ordezko zenbakidunek jasoko dute saria. Zenbakien jabeek 200 eurotako erosketa-txartel bana jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara zerbitzuan jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonoan. Ekainaren 10ean hasi eta 18a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagirien zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten aipatutako Ziurtagiria Azkoitian duten establezimenduek. Ekimen horren helburua da Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea, berau eskuratu dutenen sustapena egitea eta euskararen aldeko ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere. Azkoitian Ziurtagiria duten establezimenduak zeintzuk diren jakiteko sakatu hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide