Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasiberriei zuzendutako eskalada mendi irteera antolatu du datorren larunbaterako Anaitasuna Mendi Bazkuna taldeak. Ekainaren 27an izango da irteera, goizeko 9:00etan, liburutegi aurrean. Hilaren 25a baino lehen eman behar da izena, Etxeza harategian edo Lopetegi iturgintzan daude sarrerak eskuragarri. Bazkideek 5 euroren truke lortu dezakete eta gainontzekoek 10 euro ordaindu beharko dute.
Elkarbanatzeko materiala egongo da bertan.