Altamirako baratze ekologikoak (Azkoitiko Udala)
Altamirako baratze ekologikoetako bat eskuratzeko lehen deialdian izena eman zutenen arteko onartuen
behin betiko zerrenda osatuta dago. Guztira, 45 herritarrek osatzen dute zerrenda, eta guztiek dute hitzordua datorren ekainaren 23an (asteartea) zein lursail egokitu zaien jakiteko egingo den zozketa publikoan parte hartzeko.
Elkarguneko Oteiza gelan, 17:00etan egingo da zozketa. Ondoren, Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean sustatzen duten Baratza Parkearen aurkezpena egingo da Altamiran bertan, eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko aukera izango dute erabiltzaileek.
Oraindik beste 20 bat baratze libre daude eta Udalak ortu hauek eskuratu ahal izateko bigarren deialdi bat zabalik du. Bigarren deialdi honetan izena eman nahi dutenek, ekainaren 24a (asteazkena) arteko epea dute horretarako. Interesa dutenek udaletxeko harreran eman beharko dute izena.
Ikastaro praktikoa eta teorikoa
Araudian jasotzen denez, Altamirako baratze ekologikoren bat eskuratu nahi duen orok derrigorrez parte hartu behar du Kutxa Ekoguneak antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Izen ematea
erreserbak.ekogunea.net webgunean edo 943 55 2020 telefonora deituta egin daiteke.
Bi talde osatuko dira ikastaroetan parte hartzeko, eta honela banatuko dira zereginak:
1 TALDEA
Ikastaro teorikoa: ekainaren 29an (astelehena), 18:00etatik 20:00etara, Elkarguneko Oteiza gelan.
Ikastaro praktikoa: uztailaren 1ean (asteazkena), 17:00etatik 20:00etara, Baratza Parkean.
2 TALDEA
Ikastaro teorikoa: uztailaren 4ean (larunbata), 09:00etatik 11:00etara, Elkarguneko Oteiza gelan.
Ikastaro praktikoa: uztailaren 4ean (larunbata), 11:00etatik 14:00etara, Baratza Parkean.
Informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du
hemen.