Ireki dituzte kanpoko igerilekuak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko eka. 12a, 11:01

Ugarte Igarako igerilekuak
(Irene Elorza)   Zabalik daude jada Ugarte Igarako igerilekuak Azkoitian. Gaurtik hasi eta irailaren 13ra bitartean izango dira zabalik, egunero, 10:30etik 20:00era. Elkarguneko bazkide direnentzat estali gabeko igerilekurako sarrera doakoa da, bazkide ez direnek udako edo hileko bonoa egiteko aukera izango dute, eta Elkargunerako erabiltzeko aukera izango dute. Hala ere, uztailean hiru hilabeterako bazkide berri egiten denak, ezin izango du kanpoko igerilekua erabili. Erabilpen hau edukitzeko, nahitaez, sei hilabeteko bazkidetza ordaindu beharko du. Hona hemen tarifen dolumentua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide