Baratze ekologikoetan izena emateko bigarren deialdia egin du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aurreneko deialdiko onartuen zerrenda argitaratu du

Altamirako baratze ekologikoetan izena emateko bigarren deialdia zabadu du Azkoitiko Udalak eta interesa dutenek ekainaren 24ra bitartean dute epea izena emateko. Aurreneko deialdian izena eman dutenen onartutakoen zerrenda egin ostean, oraindik beste 20 bat baratze libre gelditu dira eta bigarren deialdia egin du Udalak. Baratze ekologikoetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak, hemen. Altamiran jarriko dituzte baratzak
(Azkoitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide