Dantza jausiak egingo dira bihar Azkoitiko eliz atarian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Dantzari Txiki Eguna, iaz
(Onintza Lete Arrieta) Dantza jausiak edo mutxikoak egingo dituzte bihar ostirala, 19:30ean, Azkoitiko eliz atarian. Bizkargi musika eskolako ikasleek antolatu dute saioa, Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin. Beste dantza herrikoi batzuk ere izango dira, besteak beste, erromerietan dantzatzen diren fandango eta arin-arinak edo kalejirak. Euria egingo balu Kontzejupera lekualdatuko lukete hitzordua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide