Azkoitiko Triatloi Taldea/Iñaki Loinaz helmugan
Iñaki Loinaz azkoitiarrak garaipena lortu zuen larunbatean Aritzalekuko (Nafarroa) kanpinean jokatutako esprintean. 2013tik Saltoki Trikideak triatloi talde nafarreko kide da Loinaz. Triatloiaren distantzia honakoa izan zen: 750 metro igeri, 10 km bizikleta eta 5 km korrika. Azkoitiarraren aurreneko garaipena da hau.
Bigarren sailkatua 5 segundura sartu zen helmugan eta oso garaipen borrokatua izan zen. 1h07'42'' behar izan zuen helmugaratzeko loinazek.
Azkoitri Triatloi Klubeko hainbat partaidek hartu zuten parte triatloian.