Mendizale bat erreskatatu dute asteburuan Samiñon eta helikopteroz atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

58 urteko gizonezkoa ondoezik jarri zen eta Donostiako hospitalera eraman zuten

Larunbat eguerdian gertatu zen ezbeharra. 58 urteko gizonekoa ondoezik jarri zen Samiño mendian, Azkoitia eta Zumarraga tartean, eta Donostiako Hospitalera eraman zuten helikopteroz. Bertaraino gerturatu ziren ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea eta suhitzaile taldea. Eguerdiko hamabiak pasata jaso zuen aurreneko deia SOS deiak-ek. Lainoa zela eta, helikopteroa zegoen tokiraino esku-ohez jaitsi zuten gizonenzkoa.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide