800 haur eta gazte inguruk hartuko dute parte XXXIII. ikaskirol krosean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko eka. 5a, 11:29

XXXI. Ikaskirol Krosean umeek Azkoitiko kaleak hartuko dituzte igandean, ekainaren 7an. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxe desberdinetako ikasleek hartuko dute parte lasterketan, eta ekimeneko antolatzaile den Ikaskirol Taldeak 800 ume inguru izatea espero du.

Lehenengo lasterketari 10:30ean emango zaio hasiera eta guztira 9 lasterketa izango dira, adinen arabera banatuta. Laisterketa guztiak mixtoak izango dira.

Sari banaketa 12:30ak aldera hasiko da, plaza Berrin, eta opariak zozketatuko dira lasterkari guztien artean. Antolatzaileek jakinarzi dute sari banaketetan kopak LH5 eta 6 eta DBH 1 eta 2 mailatako umeentzat izango direla soilik. Hala ere, parte hartzaile guztiek domina jasoko dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide