Ehun lagunetik gora batu ziren pasa den astean egindako giza sarean. Triatloi taldeko kideeek hartu zuten hitza amaieran
Azkoitiko Sare mugimenduak 100 lagunetik gora batu zituen pasa den astean herriko alde zaharretik egindako giza sarean. Behin ibilbidea bete ostean triatloi taldeko lehendakari Haritz Elorzak hartu zuen hitza: "Triatloilariok ondo dakigu gure amets eta helburuak betetzeko egin beharreko esfortzuaz".
Zentzu horretan, euskal presoen Euskal Herriratze bidean "esfortzua", "sakrifizioa" eta "lana" aipatu zituen Elorzak.
https://youtu.be/AwNRYk6gGFM