Sarituak
64 bertso sorta izan dira bertso paper lehiaketako XXIV. aldi honetara aurkeztu direnak, eta, sarituak, berriz, honako hauek: DBH 1. eta 2. mailako ikasleen B mailan, aurreneko saria Aner Perez zarauztarrarentzat izan da, Saharara Bidaia gaiarekin. Bigarren saria, Minbizia gaiarekin, Eskoriatzako Oihana Aranarentzat izan da. Hirugarren sariak, berriz, Joanes Errausti, Jokin Errazu eta Abdelilah Locif azkoitiarrentzat izan da, Pobrezia Munduan gaia jorratuz. Azkenik, laugarren sarituak Azkoitiko Jakes Iraeta, Luken Arellano eta Joanes Arriola izan dira, Oporrak hizpide izanda.
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek jokatutako A mailako irabazlea Ane Beloki legazpiarra izan da, Denetik Ezerezera gaiarekin. 2.saria, Gazte Zoro-az mintzatuz, Ane Odriozola eta Ainhoa Sorazu herritarrentzat izan da. Azkoitiko Festak hizpide izanda lortu du 3.saria Garazi Etxanizek. Eta, azkenik, Alaitz Larrañaga eta Hajar Loucif Euskara gaiarekin saritu dituzte.
Sari hauez guztiez gain, beste sari berezi bat eman ohi dute azkoitiarren artean. Nagore Orbeak irabazi du aurtengoa, Berdintasuna gaia hizpide hartuta egin duen lanagatik.
Biharko ekitaldiari amaiera emateko Jose Luis Gorrotxategi eta Eneritz Artetxe arituko dira bertsotan Azkoitiko Baztartxo antzokian.