Azkoitiko Udalak Plaza Ondo jubilatuen taberna kudeatzeko lizitazioa atera du, eta, ekainaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Taberna bi urtean kudeatzeko lizitazioa da, lau urtera arte, lizitatzeko aukerarekin. Informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du 943857175 telefono zenbakian edo webgune
honetan.