Euskal Herriko Pediatria Elkarteak IX. Pediatria Topaketak antolatu ditu gaur arratsalderako, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen laguntzarekin. Elkartearen 250. urteurrenaren oroimenez, aurten Azkoitian egingo dituzte jardunaldiak, eta historian zehar izan diren gaixotasun infekziosoak jorratuko dituzte, Azkoitiko Intsausti Jauregian.
17:00etan hasiko dira topaketak, Juan Bautista Mendizabal EAEko Gipuzkoa Saileko lehendakariaren aurkezpenarekin. Ondoren, hitzaldiak hasiko dira, euskaraz: 17:10ean, Pedro Gorrotxategik Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak XVIII. mendean baztangaren gainean egindako kanpainaz arituko da. Ondoren, Gipuzkoako Epidemiologia Unitateko kide Mikel Basterretxeak Tuberkulosia XX. mendean, azken urteetan, Gipuzkoan hitzaldia emango du. Azkenik, Joseba Rementeria Basurto Ospitaleko kideak Ebola. XXI. mendeko infekzioa hitzaldia eskainiko du.
18:10ean, atsedenaldia egingo dute, eta 18:30etik 19:30era ahozko komunikazioak egingo dituzte.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide