UROLA KOSTAKO HITZA-k, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Erlo Telebistak udal hauteskundeetako mahai ingurua antolatu dute elkarlanean. Gaur izango da saioa, Elkargunean, 19:00etan, eta Irene Elorzak gidatuta, EH Bilduko eta Azkoitia Baiko hautagai Urrategi Alberdik eta Jose Joakin Etxanizek hartuko dute parte.
Antolatzaileek Azkoitian udal hauteskundeetara aurkeztu diren talde politiko guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, baina arrazoi desberdinak medio, EAJk, PSE-EEk eta PPk, ez parte hartzea erabaki dute. Saioa irekia izango da, eta bertaratu ezin dutenentzat, zuzenean jarraitzeko aukera emango dute hiru komunikabideek, streaming bidez.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide