Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Laugarren urtez, auto klasiko eta historikoen bilgune izan da Azkoitian. Eguraldia lagun, auto ugari bertaratu dira Azkoitira, eta ohi bezala ikusmin handia sortu du herritarren artean. Askotariko ibilgailuak ikusi ahal izan dira Plaza Berrian, eta aurten, gainera, auto militarrak ere egon dira ikusgai. Eliza atarian, berriz, motoak jarri dituzte, besteak beste Eibarko Lambretta taldearen eskutik.