Aitor Madrazok eta Jone Zabaletak irabazi dute kilometro bateko proba

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Xeye Atletismo Taldeak antolatuta, kilometro bateko erlojupeko proba egin dute Azkoitian. Aurtengoan, edonork izan du parte hartzeko aukera, eta 13 lagun lehiatu dira. Gizonezkoetan, Aitor Madrazok irabazi du kilometroa 2:36:02 denborarekin egin ostean; emakumezkoetan, berriz, Jone Zabaleta izan da garailea, 2:59:90 denbora eginda. Parte hartzaileek hiru minutu baino gutxiagotan egin behar izan dute kilometroa, Altzibarretik Plaza Berrira bitartean. Hamahiru lagunetik zortzi lagunek bete dute helburua. Hemen argazkiak:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide