Herritarrekin argazkia atera du Azkoitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko mai. 9a, 14:47

Argazkia atera dute Elkargune ondoko plazan
(Ane Olaizola) Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria ondoan zutela, koalizioko Azkoitiko zerrendakideak eta dozenaka herritarrek argazkia atera dute eguerdian, Elkargune ondoko Aita Madinabeitia plazan. Udal hauteskundeentako kanpainako lehenengo ekitaldia izan da gaur egin dutena, eta datozen egunetan beste hainbat egingo dituztela aurreratu dute; hala nola, hilaren 20an EH Bilduk herrrialde mailako ekitaldia egingo du Azkoitian, 19:00etan, plazan, eta besteak beste Xabier Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide