Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Alai Batza taldeak elkartasun pintxoak banatuko ditu bihar (larunbata) Azkoitian, Nepaleko lurrikarak kaltetu dituen umeei laguntzeko. Bigarren eskuko denda eta umeentzako jolasak eta tailerrak ere egingo dituzte, plazan.
Antolatzaileek laguntza eskatu diote herritarrei, eta pintxoak edo postreak plazara eraman ditzatzen animatu dituzte, 10:00etatik 10:30era bitartean. Bigarren eskuko dendan, liburuak, CDak, panpinak, jolasak eta beste hainbat gauza jarriko dituzte, eta han saldutakoarekin lortutakoa Nepalera bideratuko dute.
Adierazi dutenez, "jende askoren laguntza" jaso dute dagoeneko, eta herritarren diruz lagundu nahi badute, bi kontu zabaldu dituzte, ekarpen ekonomikoak egiteko: ES56 0075 0001 8106 0090 0300 (Banco Popular) eta ES06 2095 0010 4091 0559 3086 (Kutxabank).
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide