Herriko denden moda desfilea egingo dute gaur, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko mai. 5a, 08:00

Mus txapelketa egin zuten dozenaka lagunek larunbat arratsaldean
(Garagardo Azoka) Anaitasuna Futbol Taldeak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Garagardo Azokak aurrera jarraitzen du, eta gaur Azkoitiko denden moda desfilea egingo dute plazan jarrita dagoen karpan, 19:00etan. Ostegunean zabaldu zuten Garagardo Azoka, eta asteburuan dozenaka lagun izan dira hango garagardoak dastatzen. Horrez gain, Azkoitiko bertsolari eta trikitilarien saioak, mus txapelketa eta Dj Oihan Vega ere izan dira asteburuan. Bihar, berriz, Anaitasuna futbol talde guztien aurkezpena egingo dute, 19:00etan, eta 20:45ean Championseko finalerdia emango dute, pantaila handian. Ostegunean, berriz, kirol tertulia egingo dute, Clemente, Miguel Santos, Jose Luis Larrea eta Jaume Ponsarnaukin, Txetxu Urbietak moderatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide