Nepalen izandako lurrikarak eragindako "ondorio bortitzen" aurrean, Azkoitiko Caritasek diru bilketa abiatu du herrialde horretara bideratzeko. "Egunetik egunera larritzen doa egoera. Nepaleko Caritas lehenengo unetik mobilizatu da behar duten guztiei laguntza eskainiz". Gipuzkoako Caritasek ere bat egin du laguntzarekin, eta hori hala, Azkoitian ere ekarpen ekonomikoak jasoko dituzte, eta dei egin die herritarrei "eskuzabalak izan eta diru lagundu dezaten".
Horretarako, lau kontu korronte zenbakiak ireki dituzte: Kutxabank (2095 5001 17 1062435374), Laboral Kutxa (3035 0060 41 0600100001), BBVA (0182 5709 41 0010011112) eta La Caixa (2100 5608 34 0200106577).
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide