Azkoitiko Floreaga ikastetxean XXVII. Xabier Sagarzazu Txapelketa jokatu zuten larunbatean, ikastetxeak eta hango guraso elkarteak Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzarekin antolatuta. Azkoitiko Floreagako, Xabier Munibe ikastolako eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako neska-mutilek jokatu zituzten partidak, eta antolatzaileen arabera "giro bikaina" izan zen gaztetxoen artean. "Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak". Mutiletan, Xabier Munibeko ikasleek irabazi zuten, eta nesketan Iraurgikoak izan ziren garaile. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie talde eta erakunde guztiei.
Nesketan, Iraurgikoak izan ziren garaile
(Floreaga ikastetxea)
Mutiletan, Xabier Munibekoek irabazi zuten txapelketa
(Floreaga ikastetxea)