Herritar askok hartu zuen atzo Azkoitiko Ehuntze Egunean, bai goizez bai arratsaldez. Giro aparta izan zutela adierazi dute herriko Gure Esku Dago taldeko kideek.
Goizean oihalak hornitzeko eta josteko txanda izan zuten, eta gazte dezente gerturatu zen ekimenarekin bat egitera. Eguerdian argazki jendetsua atera zuten, eta jai giroak arratsaldean jarraitu zuen, txotx herrikoiarekin eta haurrentzako puzgarriekin. Ehuntze Eguna biribiltzeko, goizean atondutako oihalak eliza atarian jarri zituzten erakusgai.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide