Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Bizkargi Musika Eskolako dantza taldeak eta Kandiola Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako taldeak. Ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira Julio Urkijo etorbidean txistulari eta trikitilariekin, eta plazara joango dira kalejiran. Han hamaiketakoa egin eta 11:45ean Zazpi jauzi dantzatu ondoren, Kale Nagusian ibiliko dira. Amaitzeko, 13:15ean berriz plazan elkartu, eta hainbat dantza eskainiko dituzte.