‘Maxixatzen’ herri komunikabidea aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Maxixatzen euskaldunon elkarteak Maxixatzen herri komunikabidearen aurkezpena egingo du bihar (asteazkena), 19:00etan, Elkargunean. Naroa Olalde elkarteko lehendakariak, Olaia Juaristi Maxixatzeneko kazetaria, Urko Aristi Tokikomeko lehendakariak eta Josu Azpillaga Codesyntaxeko arduradunak azalduko dute proiektua, eta bazkide eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide