'Jauja', 'El libro de la vida' eta 'Kingsman' filmak asteburuan, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Baztartxo antzokian hiru film eskainiko dituzte gaurtik (ostirala) eta astelehenera bitartean. Matadeixe Zinetogramen eskutik, Jauja (Lisandro Alonso, Argentina, 2014) filmarekin zine forum saioa egingo dute gaur, 22:00etan. Igandean, 17:15ean, El libro de la vida (Jorge R. Gutierrez, AEB, 2014) umeentzako filma eskainiko dute, eta 19:30ean Kingsman: servicio secreto (Matthew Vaugh, Erresuma Batua, 2014) eskainiko dute. Astelehenean ere Kingsman: servicio secreto filma ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Ikuslearen Eguna izango da astelehena. https://www.youtube.com/watch?v=rdDEcrEmF6s

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide