Anarik maiatzaren 30ean aurkeztuko du Azkoitian bere azken diskoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko api. 17a, 11:25

Anari, Zarauzko kontzertu batean
(Juan G. Andres) Anari musikari azkoitiarrak estudioko bosgarren disko luzea kaleratuko du maiatzean: Zure aurrekari penalak. Bere azken lana aurkezteko kontzertuak hasiko ditu maiatzaren 21ean, eta Bidehuts zigiluak jakinarazi duenez, maiatzaren 30ean Azkoitian izango da, Matadeixen. Badok Berriaren euskal musikaren atariak astelehenean, apirilaren 20an, jarriko du entzungai Zure aurrekari penalak diskoko lehen kantua. Oraingoz, hauek dira lehenengo kontzertuak: Maiatzaren 21ean: Bilboko Kafe Antzokian (+Moby Dick). Maiatzaren 23an: Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (+Moby Dick). Maiatzaren 28an: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Maiatzaren 30ean: Azkoitiko Mataderoan. Ekainaren 4an: Iruñeko Kafe Antzokian. Hemen Bidehuts zigiluak prestatu duen aurrerapena: https://vimeo.com/124428902

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide