Bertso saioa egingo dute bihar, Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Besteak beste, Sebastian Lizaso bertsolaria izango da saioan
(EiTB) Floreagako Kultur Jardunaldien barruan, bertso saioa egingo dute bihar (ostirala) Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Jone Uria eta Sebastian Lizasok, 20:00etan, ikastetxeko On Bosco aretoan. 200 lagun ingururentzako lekua egongo da, eta txartelak aldez aurretik erreser- batzea gomendatu dute, idazka- ritzan, 943-85 30 43 telefonora deituz edo administrazioa@floreaga.com helbidera idatziz. Sarrera doakoa izango da, eta Beningo umeei laguntzeko borondatea jasoko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide