Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Leo Harlem eta Sr. Corrales umoristek #trendingtronching monologo saioa eskainiko dute larunbatean, Azkoitian. 22:00etan hasiko da saioa, Baztartxo antzokian, eta sarrerak oraindik eskuratu daitezke, udaletxeko kultura sailean. 24 eurotan daude salgai, eta udalak jakinarazi du 100 sarrera inguru geratzen direla. Aurrez guztiak saltzen ez badira, egunean bertan ere erosi ahal izango da, leihatilan.