Lopiortuk irabazi du Azkoitiko Udaberri Idi Dema Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2015ko api. 15a, 11:01

Udaberriko Idi Demako irabazleak, mantarekin.
(Ibon Errezu) Atzo (asteartea) amaitu zen Azkoitiko Udaberri Idi Dema Saria, eta Lopiortuk irabazi du manta, 55 plaza egin ondoren. Lau egunetan egin dituzte kintopeko saioak Azkoitiko Gurea probalekuan, eta ohi bezala, azken egunean bertaratu zen jende gehien. Lopiortu lehenengo saioan lehiatu zen, eta atzo bere marka hausteko "esperantza" bazegoen ere, ezin izan zuten lortu. Bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Kaminoko eta Oliden. Hemen sailkapena: 1- Lopiortu: 55 plaza. 2- Kaminoko: 51 plaza, 4 zinta eta 1,78 metro. 3- Oliden: 50 plaza, 4 zinta eta 3,88 metro. 4- Telleria: 50 plaza, 3 zinta eta 0,83 metro. 5- Mendigoiti: 43 plaza, 2 zinta eta 0,42 metro. 6 - Andrakas: 43 plaza eta 1,92 metro 7 - Lopategi: 43 plaza. 8 - Bixkiak: 41 plaza. 9 - Largate: 40 plaza, zinta bat eta 3 metro 10 - Usaizti: 37 plaza eta 0,67 metro. 11- E. Armaolea: 35 plaza, 3 zinta eta 2,19 metro   Kaminoko, atzo, Gurea probalekuan
(Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide