Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Urrategi auzoko pinudi batean sutea izan da goizaldean. Ertzaintzaren arabera, 05:00etan inguruan piztu da sua, eta Azpeitiko suhiltzaileak eta Foru Aldundiko basozainak aritu dira sua itzaltzen. Ez da zauriturik izan, baina haizetearen eraginez, suteaz ohartarazi dituzte ondoko baserritarrak.
08:40ak inguruan itzali dute sutea, eta SOS Deiak-en arabera, pinua moztu ondorengo hondarrak erre dira hektarea eta erdiko eremu batean.